Category: Politika soziala

Greba Orokorrari babesa agertu dio Ezkerraldeko EHBilduk

Mai 27 2013
EH Bildu Ezkerraldea

Los hombres y mujeres de EHBildu mostramos nuestro total apoyo a la Huelga General convocada por la mayoría sindical de Euskal Herria junto con docenas de agentes sociales de diversos ámbitos para el próximo 30 de mayo en Hego Euskal Herria. Y lo hacemos aportando, desde el respeto y la humildad, nuestro grano de arena para lograr que dicha convocatoria sea un éxito y un punto de inflexión en la historia de nuestro país.

Se trata de una jornada de reivindicación, de derechos laborales, de justicia social y, sobre todo, de democracia, pero no solo eso. Ha de ser, también, el punto de arranque de una dinámica de movilizaciones y empoderamiento ciudadano que haga frente a los ataques directos que está sufriendo la ciudadanía de Euskal Herria. Y decimos ataques directos porque los gobiernos que pretenden dirigir nuestras vidas desde Gasteiz, Iruñea y Madrid hace tiempo que decidieron darle la espalda a la ciudadanía para ejecutar los dictados de los grandes poderes financieros. Un sistema realmente democrático no desahucia; no privatiza, y no condena al paro ni la miseria a la ciudadanía para seguir manteniendo el umbral de beneficios de unos pocos.

Y para reconquistar esa democracia que nos niegan y pisotean con su sometimiento y su corrupción, exigimos la soberanía para Euskal Herria. Son las mujeres y los hombres que conforman este país quienes deben decidir y poner en pie las políticas para desarrollar un modelo diferente al actual. La ciudadanía vasca se ha expresado una y mil veces contra las políticas que dicta la Troika y nos imponen desde Madrid y que son seguidas a rajatabla por el gobierno de Gasteiz y por nuestros propios ayuntamientos, políticas que no son más que recortes antisociales y  reformas laborales que pretenden convertir la dignidad de las personas en un ejército de parados y paradas dispuestas a aceptar la precariedad para no verse abocados a la pobreza más absoluta.

Necesitamos soberanía para transformar un modelo caduco e incapaz de garantizar las necesidades y la dignidad de las personas, para cambiar un sistema que no solo agoniza por la crisis de los mercados financieros, porque no podemos olvidar que la mitad de la población ya estaba en crisis y ya estaba sometida mucho antes de estallar cualquier burbuja financiera. Y ahora esa clase política que no representa al pueblo porque ha decidido suplantarlo, quiere volver a condenar a las mujeres al hogar y perpetuarlas en un trabajo, no reconocido y no remunerado. De la misma manera que condena a los y las jóvenes a un futuro incierto de precariedad y desempleo. De la misma forma que nos condena a trabajar hasta que tengamos 67 años e incluso estén estudiando el alárgalo hasta los 70.

Nos dicen gobiernos y patronales que no es momento de movilizaciones. Desde Euskal Herria Bildu discrepamos. De lo que no es momento es de recortar, de precarizar, de privatizar y de atacar los derechos sociales. Lamentablemente, para Confebask y la Ceoe, y para sus representantes institucionales empezando por Rajoy, siguiendo por Urkullu y acabando en cada uno de nuestros alcaldes, siempre es buen momento para castigar a la ciudadanía, tal y como nos han demostrado estas últimas semanas con proyectos de presupuestos antisociales, con inservibles planes de empleo que solo benefician a la patronal, con continuos recortes sociales, con enésimos episodios de saqueos a las cajas públicas y con los anuncios semanales del presidente español en forma de reformas y recortes. Para los gobiernos y para las patronales solo es momento de que la ciudadanía trague con toda la miseria que están creando.

Podríamos nombrar más de 23.000 razones para ir a la huelga, que son las personas desempleadas en nuestra comarca. O 2.050 razones más, que son los comercios y empresas que han cerrado desde que estallo su crisis. También podríamos nombrar otras más de 40.000 razones, que son las personas que trabajan en Ezkerraldea con contratos precarios. O 50.000 razones más, que son las familias que tienen serias dificultades para llegar a fin de mes. Podríamos también nombrar más de 1.300 razones, que son las familias que han sido desahuciadas de sus viviendas desde 2011 en nuestra comarca. U otras miles de razones más que son cada uno de esas y de esos jóvenes de Ezkerraldea que representan más del 60% de paro juvenil. Todas estas miles y miles de razones tienen nombres y apellidos, en algunos casos somos nosotras y nosotros mismos, y en otros son nuestras y nuestros vecinos y ante esta dramática e injusta situación no podemos permanecer ni impasibles ni en silencio.

Por eso llamamos a la ciudadanía de Ezkerraldea a secundar una huelga que tiene que servir para sellar la alianza y el trabajo en común de los que exigimos soberanía para decidir aquí y construir entre todos y todas un modelo público que garantice los derechos sociales de la mayoría frente al actual, que defiende tan solo los de una minoría privilegiada. El 30 de mayo saldremos a la calle para acompañar a la gran mayoría social que quiere transformar Euskal Herria desde parámetros de izquierda. Os animamos a todos y a todas a que hagáis lo mismo.

—-

EH Bildu EzkerraldeaEHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok datorren maiatzaren 30ean Euskal Herrian, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorra gogotsu eta irmoki babestu nahi dugu. Errespetuz eta umiltasunez egin nahi dugu gure ekarpena, deialdi hau erabat arrakastatsua eta gure herriko historian mugarri izan dadin.

Lan eskubide, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatzeko eguna izango den arren, askoz ere gehiago izango da. Izan ere, Euskal herritarrek pairatzen dituzten eraso zuzenei aurre egingo dion mobilizazio eta herritarren burujabetza dinamika baten hasiera izan behar da. Eta eraso zuzenak direla diogu, gure bizitzak Gasteiz, Iruñea eta Madrildik gidatzeko asmoa duten gobernuek, aspaldian herritarrei bizkarra ematea erabaki dutelako, finantza botere handien aginduak betetzeko asmoz. Benetan demokratikoa den sistema batek ez ditu etxe-kaleratzeak gauzatzen; ez du pribatizatzen, eta ez du langabeziara ezta miseriara kondenatzen, gutxi batzuen etekinak mantentzen jarraitu ahal izateko.

Eta ukatzen diguten demokrazia hau berreskuratu ahal izateko, euren jazarpen eta ustelkeriarekin zapaltzen dutena, Euskal Herriarentzat burujabetza exijitzen dugu. Herri hau osatzen duten gizonemakumeak dira, indarrean dagoenarekiko gizarte eredu ezberdina garatzeko politikak erabaki eta martxan jarri behar dituztenak. Euskal gizarteak behin baino gehiagotan Troikak agindu, Madriletik ezarri eta Gasteiztik eta gure Udaletatik zehatz-mehatz jarraitzen dituzten politiken kontra egin du. Politika hauek pertsonen duintasuna hutsean bihurtzen duten  murrizketa antisozialak eta lan erreformak besterik ez dira; langabetuak  pobreziaren aurrean prekarietatea onartu behar izatera bultzatuz.

Burujabetza behar dugu, gure beharrei erantzuteko eta pertsonen duintasuna bermatzeko gai ez den eredu zaharkitu hau eraldatzeko, finantza merkatuen krisiagatik ez ezik, beste hamaika arrazoien ondorioz hilzorian dagoen sistema aldatzeko. Izan ere, ez dezagun ahaztu populazioaren erdia jada krisian zegoela, eta jada zapaldua zegoela, edozein motako finantza burbuilak eztanda egin baino askoz  lehenagotik. Eta orain, herria ordezkatzen ez duen klase politiko horrek, herriaren lekuan jartzea erabaki duena alegia, emakumeak etxean egotera kondenatu eta aitortu zein ordaindu gabeko lanean iraunarazi nahi ditu; era berean, gazteak prekarietatera eta langabeziara zigortzen ditu. Baita 67 urte izan arte lan egitera ere behartzen gaitu eta hau gutxi balitz, 70 urte arte luzatzea aztertzen ari dira.

Gobernu zein patronalak mobilizazioetarako garaia ez dela esaten digute. Euskal Herria Bildun, ordea, ez gatoz bat. Eta murrizketak egiteko, prekarizatzeko, pribatizatzeko eta eskubide sozialen aurka egiteko garaia ez dela diogu. Penagarria da baina, Confebask, CEOE eta bere ordezkari instituzionalentzat, Rajoy, Urkullu eta gure alkate batzuentzat, hiritarrak zigortzeko beti da garai ona. Eta honen adibide dira; azken asteotako aurrekontu proiektu antisozialak, patronalaren onurarako diren enplegu plan baliaezinak, murrizketa sozial amaigabeak, kutxa publikoen harrapakatzeak eta presidente espainiarrak astero erreforma eta murrizketei buruz egiten dituen agerraldiak. Gobernuentzat eta patronalentzat sortzen ari diren miseria gordina irensteko garaia da.

Greba egiteko hamaika arrazoi aipa ditzakegu:  23.000 arrazoi baino gehiago, hauxe da gure eskualdeko langabetuen kopurua . Edo 2.050 arrazoi, krisia hasi zenetik ixten joan diren saltokien eta enpresen kopurua. Edo Ezkerraldean kontratu prekarioekin lanean diharduten 40.000 pertsonen kopuruen adina arrazoi; edota 50.000 arrazoi gehiago, hilaren bukaerara iristeko arazo larriak dituztenen adinako kopurua; edota eskualdean azken bi urteotan etxetik kaleratuak izan diren 1.300 familien arrazoiak; eta nola ez, Ezkerraldean, % 60ko gazte langabezia tasa  osatzen duten gazte bakoitzeko arrazoi bana. Milaka arrazoi hauek milaka izen abizen dituzte, batzuetan gureak, besteetan gure auzokideenak, beraz, egoera bidegabe eta latz honen aurrean ezin gaitezke mutu eta sorgor egon.

Honengatik guztiarengatik, Ezkerraldeko herritar guztiei dei egiten diegu greban parte har dezaten.  Greba honek, gutxiengo abantailatuaren eskubide sozialak defendatzen dituen gaur egungo  eredua baztertu eta gehiengoaren eskubide sozialak ziurtatuko dituen eredu publikoa eraikitzeko; eta hemen erabakitzeko subiranotasuna eskatzen dugunon batasuna eta lana berresteko balioko baitu. Maiatzaren 30ean denok kalera irtengo gara, ezkerreko parametroetatik  Euskal Herria eraldatu nahi duen gehiengo sozialari laguntzera. Guztioi gauza bera egitera animatzen zaituztegu.

Bilduk langabezia eta murrizketa sozialen kontrako martxarekin bat egiten du

Eka 18 2011
11-06-15 Cartel Marcha contra el paro

El próximo sábado día 18 de Junio, diferentes colectivos sociales, culturales, juveniles y sindicales de la margen izquierda han convocando una marcha desde Sestao a Barakaldo, para denunciar la situación de paro y pobreza que
azota a nuestra comarca y para exigir que los gastos militares sean destinados a cubrir las necesidades sociales.

Ante todo esto la coalición Bildu Sestao quiere expresar lo siguiente:

Nuestro total apoyo a esta iniciativa popular. Sestao es uno de los pueblos con mayor índice de personas paradas de toda Euskal Herria. Desde hace años estamos sufriendo la privatización y el cierre de nuestro tejido industrial impuesto por parte del gobierno de Madrid, lo que supone a su vez el cierre de la pequeña y mediana industria que trabaja a su alrededor, la muerte del comercio de los pueblos y la destrucción del futuro de nuestra juventud, que son quienes deberían ocupar estos puestos de trabajo. Cerraron AHV, privatizaron La Naval, y desde ese momento el recorte de puestos ha sido incesante, de hecho hoy en día se encuentran en huelga ante la posibilidad de que se les aplique un ERE de más de 190 trabajadores. La Babcock, que ha sido cerrada de manera gradual y ahora inmersa en conflictos laborales y la ABB, que pese a tener 30 millones de beneficios, la dirección ha presentado un ERE con la intención de llevarse la fábrica a Turquía.

La industria es parte del futuro de nuestro pueblo, futuro que a golpe de privatizaciones, EREs y reformas laborales nos están robando y por tanto el cambio político y social es más necesario que nunca, la apuesta por una industria pública y de calidad, por el reparto del trabajo y de la riqueza y por la confección de unos presupuestos de manera popular y transparentes que respondan a las necesidades sociales de nuestros pueblos.

Por estas razones y muchas más, desde Bildu queremos hacer un llamamiento a toda la población de nuestro pueblo a que participe en esta marcha.

Además, mediante esta nota de prensa queremos informar que desde esta coalición hemos registrado en el ayuntamiento de Sestao la petición de que se realice un pleno municipal de manera extraordinaria, en el cual, se debata la situación de las empresas del entorno y las diferentes protestas que los y las trabajadoras están llevando adelante, mostrar el necesario apoyo por parte del ayuntamiento a los y las trabajadoras y analizar las posibles actuaciones por parte de esta institución pública para defender nuestro tejido industrial.

En otro orden de cosas, y en relación a la supresión de la ampliación del servicio de conciliación de la vida laboral y familiar por parte del nuevo alcalde, desde Bildu queremos subrayar la importancia de este tipo de iniciativas que facilitan la igualdad de mujeres y hombres y crean empleo local. Así solicitamos la puesta en marcha de dicha oferta, a través de la creación de una bolsa de trabajo y una gestión transparente y ajustada a las necesidades reales.

Datorren larunbaterako, ekainaren 18a, Ezkerraldeko zenbait eragile sozial, kultural, gazte elkarte eta sindikatuk martxa deitu dute Sestaotik Barakaldora, gure eskualdeak bizi duen langabezia eta pobrezia egoeraren aurrean, eta gastu militarrak behar sozialak betetzera bideratu daitezen eskatzeko.

Honen aurrean Sestaoko Bilduk honakoa adierazi nahi du:

Gure babes osoa herri ekimen honi. Sestao Euskal Herrian langabetu tasa handienetako aduen udalerria da. Urteak daramatzagu Madrileko gobernuaren erabakiz pribatizazioak eta gure industria sarearen itxiera jasaten, era berean, enpresa handi hauen inguruan lan egiten duten tailer txikien itxiera ere suposatzen du honek. AHV labe garaia itxi zuten, La Naval pribatizatu, eta orduztik lanpostu kopuruak jaitsi baino ez du egin, izan ere, gaur egun greban aurkitzen dira 190 langileri eragingo dien lanpostu erregulazio espediente berri baten aurrean. Babckok-ek ere apurka itxi du eta gatazka laboraletan murgilduta aurkitzen da, eta ABBko zuzendaritzak, nahiz eta 30 milioi euroko irabaziak izan ere EREa aurkeztu du fabrika Turkiara eramateko intentzioarekin.

Industria gure herriaren etorkizunaren parte da, eta etorkizun hau pribatizazio, ERE eta lan erreforma bidez lapurtzen ari zaizkigu. Honen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da aldaketa politiko eta soziala, kalitatezko industri publiko baten aldeko apustua, aberastasunaren eta lanaren banaketa eta gure herrien beharrei erantzungo dioten aurrekontuen garatze herrikoia.

Arrazoi hauengatik guztiengatik, Sestaoko Bilduk deialdia luzatu nahi die Sestaoko herritar guztiei larunbateko martxan parte hartzera.

Gainera, prentsa ohar honen bitartez jakinarazi nahi dugu koalizio honetatik Sestaoko udaletxean eskaera sartu dugula ezohizko batzarra egin dadin, inguruko enpresen egoeraren inguruan eta langileen protesten inguruan eztabaidatu dadin, langile hauei behar besteko babesa adierazteko, eta instituzio publiko honen partetik gure industria sarea defendatzeko hartu daitezkeen neurriak aztertzeko.

Bestalde, alkate berriak bizitza laboral eta familiarraren zerbitzuaren handitzea eten duela eta, Bilduk emakume eta gizonen berdintasunerako laguntza ematen duen eta herrian enplegua sortzen duen ekimen honen garrantzia azpimarratu nahi du. Hau horrela, eskaintza hau martxan jartzea eskatzen dugu, lan poltsa bat sortuz eta behar errealetara egokitutako gestio gardenarekin.