Herri asanblada demokrazia parte-hartzaile zirriborra eztabaidatzeko

Alderdi, eragile eta elkarteei aurkeztu ondoren, herri asanbladara deitu du gaurko Sestaoko Bilduk demokrazia parte-hartzailea bultzatzeko prestatu dugun zirriborroaren inguruan herritarrekin batera eztabaidatzeko. 19,30etan egingo dugu Musika Eskolako areto nagusian. Bertan zirriborroa egin duen lan taldeak honen nondik norakoak azalduko ditu, udaleko erabakietan herritarrek zuzenean parte hartzeko garatu duten sistema zerrendatuz. Horren ondoren eztabaidarako eta bakoitzak bere iritziak zabaltzeko parada izango da.

Bilduk deia egin nahi die herritar guztiei animatu daitezen eta herri asanbladan parte hartu dezaten. Herritarrak objektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasatzeko bidean ezinbestekoa baita herritarren inplikazioa, dinamismoa eta lan egiteko prestutasuna.