Euskal Herria feminista eraikitzeko emakumeok kalera!

Martxoaren 8arekin batera heldu da emakume langilearen eguna.  Egun honi begira hainbat ekimen eta mobilizazio antolatu dira, bai Sestaon eta bai beste herri batzuetan. Bilduk dei berezia egiten die herritarrei hurrengoetan parte hartzeko:

12:00etan Sestaoko udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzea, udalak eta Sestaoko emakumeen foroak antolatua.
18:00etan Portugaleteko zubi esekitik hasita Andere Bidatz talde feministak antolatu duen kalejira
19:30etan Bilboko Arriagatik irtenda mugimendu feministak antolatu duen herrialde mailako manifestazioa.

Horrez gain, astean zehar hainbat ekimen ari dira egiten herrian. Horien guztien informazioa eskuragarri dago www.sestao.net webgunean.